XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken batean, euskara zela eta ez zela, euskararen bizkar botatzen zituztelako beren atsekabe eta nahigabe guztiak.

Bazegok horrelako koerentzia bat kasu guzti horietan, eta nik uste diat hor beste fenomeno bat ematen ari dela; hemen Hegoaldean zonalde erdaldunagoetan, industrialetan eta hiritartuagoetan, euskararekiko motibapenak, jarrerak eta balorapenak baikorragoak dituk, zalantzarik gabe euskaldunen aldetik eta baita erdaldunen aldetik ere.

G.: Eta kasu horietan zonalde euskaldunenetan, alegia, erdaldunen jarrera zein da?.

I.L.: Bada, kasu gehienetan erdaldunen jarrera indiferentziazkoa ezezik errezelokoa ere bada.

Euskaraz ez dakiten gazteak alde batera utzirik, horiek euskararen aldeko agertzen bait dira heldu jende artean adibidez, bai Ipar aldean eta bai Bortziri aldean indiferentziazkoa eta erretxazo oso fuertearena da: Guk ez dugu sekula euskaraz egin eta ez etorri euskaraz bizi behar dugula esaten.

Zonalde euskaldunenetan kasu gehienetan erdaldunen jarrera indiferentziazkoa ezezik errezelozkoa ere bada.

G.: Horrek esan nahi du, hipotesi modura, beste tokietan, Israelen adibidez, normalizatzeko bidetan sartu ahala eta nolabait normalizatzeko pausuak eman direnean hizkuntzarekiko motibazioa ahultzen joan dela?.

I.L.: Ez, ez, alderantziz, normalizazioa motibazioarekin lotuta joaten da, ordezkapen-prozesuan, ordea, motibazioa ahuldu egiten da, hau da, motibapena ahultzen dihoan neurrian, hizkuntzaren ordezkapenak aurrera egiten du eta, alderantziz, errekuperatzen doanean motibapenak eragile moduan jokatzen du.

Arazoaren larritasuna ahultzen doan neurrian, berriz, ez da motibazioa beti ahultzen.

Gertatzen dena zera da, arazoaren larritasuna gehiagotzen baldin badoa eta ez badago inolako berreskurapen-zantzurik orduan ez dagoela zeri heldurik motibapen baikorrak sortzeko.

Baina, baldin badago nolahalako berreskurapen-jarrera, edo ahaleginik, orduan hizkuntza baten ezagupena, balio sozial bezala sentitzen bada, horrek erakarmena eta indarra baduela eta balio soziala duen neurrian motibapena hizkuntzaren alde jartzen dela eta motorraren funtzioa betetzen duela hizkuntzaren berreskuratze-prozesu horretan.

Hori ez bakarkako fenomeno bezala baizik eta fenomeno kolektibo bezala.

G.: Hau da, hizkuntza gertaera soziala dela....

I.L.: Nik uste dut, hizkuntzarekiko planteiamendua sarritan ikuspegi indibidualista edo norbanako ikuspegitik egiten dela: nik euskara ikasi nahi dut, nik euskara behar dut.

Erabaki pertsonalak eta besterik ez.

Eta, noski, oso inportantea eta adierazgarria zera da: (...).